ONGI ETORRI!

miércoles, 23 de febrero de 2011

The Machine is Us

Hemen daukazue interesgarria iruditu zaidan beste bideo bat; iruzkinetan, nik neuk honi buruz egindako hausnarketa bat irakurtzeko aukera daukazue.

Espero dut zuen gustukoa izatea.

1 comentario:

  1. Lehenengo eta behin aipatu beharra daukat bideoa hiru aldiz ikusi behar izan dudala ondo ulertzeko. Bertan agertzen diren letrak oso azkar doazelakoan nago, eta termino nahiko ezezagunak direnez niretzat, zaila egin zait lehenengoan ulertzea. Hala ere, aipatzekoa da, erabiltzen dituen esaldiak, nahiz eta laburrak izan, oso esanguratsuak direla; hitz gutxitan hainbat gauza azaltzen baititu.

    Hasteko, papereko testua eta testu digitala ezberdinak direla aipatzen du; azkeneko hau malguagoa da, mugikorra, hipertestua da. Honek ahalbidetzen du birtualki leku anitzetara loturak izatea.

    Horrez gain, lehenengo web-ak HTML-n idatzi zirela aipatzen du; hau, web dokumentu baten egitura definitzeko diseinatu zen. < p > adibidez elementu estruktural bat da, zeinak paragrafo bati erreferentzia egiten dion. Era honetan, HTML zabaldu egin zen eta elementu gehiago gehitu ziren; negritak, kurtsibak… Elementu hauek edukia nola zegoen formateatuta definitu zuten; edukia eta formatua bateraezinak ziren HTML-n.

    XML-n ordea, formatua eta edukia bananduta egon daitezke. < title > eta bestelako elementuek ez dute formatua definitzen, edukia baizik. Beraz, datuak esportatuak izan daitezke, formatuaren betebeharretatik aske izanik. XML-n formatua edukietatik bananduta dagoenez, erabiltzaileek ez dute behar kode zailen ezaguerarik web-ean edukiren (informazioa, argazkiak…) bat zabaltzeko. Aipatzekoa da ere, XML-n ahalbidetzen duela datuen elkarbanatze automatikoa, leku bik datuak batera bildu ditzakete.

    Datu hauek guztiak guk antolatzen ditugu. XML eta guk web bat sortu dezakegu, sendotutako datu base batekin. Argazkiak igotzen ditugu, loturak sortu, azken finean edukia sortzen dugu, gu geu gara makinak, gu geu gara web-a.

    Hauek dira bideoak planteatzen dituen birpentsatu beharreko gauzak: egilearen eskubideak, egiletasuna, identitatea, etika, estetika, erretorika, autoritatea, pribazitatea, komertzioa, maitasuna, familia eta gu geu… Azken finean web-a mundu oso zabala da, eta bertan dagoen guztia oso zaila da kontrolatzea. Egileen eskubideei dagokienez, askotan ez dira errespetatzen, identitate faltsuak sortzen dira askotan, pribazitate kontuak ez daude oso kontrolatuta askotan… Interneta tresna oso baliagarria izateaz gain, oso arriskutsua dela ere uste dut, mundu paralelo bat delakoan nago.

    ResponderEliminar