ONGI ETORRI!

sábado, 9 de abril de 2011

ETEN DIGITALA

Artikulu honetan, Julio Cabero eten digitalaz eta hezkuntzaz mintzatzen da. Oso interesgarria iruditu zait, irakurtzea gomendatzen dizuet, baita txertatu dudan iruzkina ere.

- ZER DA ETEN DIGITALA?
Sarera sartzeko aukera duten eta ez duten pertsona, erakunde, gizarte edo herrialdeen artean sortutako bereizketa da eten digitala; hau da, informaziora, ezagutzara eta teknologia berrien bidez egindako ikaskuntzara iristeko aukeren desberdintasuna dela esan dezakegu.

Aipatzekoa da, pertsona hauek sareak ahalbidetzen duen komunikazioaren, formakuntzaren, bultzada ekonomikoaren eta abarren aukeretatik kanporatuak direla. Beraz, teorikoki teknologia berriek eskaintzen dizkiguten garapen ekonomiko, sozial eta gizatiarraren aukerarik ez daukate. Beste era batean esanda, eten hau, sarera sartzeko aukera eza dela esan dezakegu, baita bertako herramintak erabiltzeko ere; gizartean ezberdintasunak sortuz.

Eten honek bere arriskuak ditu, pertsonen, erakundeen eta herrialdeen artean banakuntzak sortzen baititu. Era honetan, soilik banakuntza teknologikoa dena, banakuntza eta marjinazio sozial eta pertsonala bihurtzen ari da. Teknologiak banaketa soziala bideratuko ote du?


- ZEINTZUK DIRA ETEN MOTA EZBERDINAK?
Autoreak hainbat eten digital mota aipatzen ditu. Gehienetan eten ekonomikoa baino kontutan hartzen ez dugun arren, politikoa, hezkuntzakoa, adinaren araberakoa, generoaren araberakoa, irakasle eta ikaslearen artekoa edota psikologikoa ere badirela defendatzen du berak.

Garai honetan, nahiz eta aberastasun mundiala, konexio internazionalak eta kapazitate teknologikoa inoiz baino handiagoak izan, inoiz baino ezberdintasun gehiago daude: ekonomian, generoan, hezkuntzan, teknologian…

- Eten ekonomikoa: herrialdeko baldintza ekonomikoek banaketa bat sortarazten dute; zenbat eta txarragoak izan baldintza ekonomikoak, gero eta gutxiago erabiltzen dira teknologia berriak.

- Hezkuntzaren araberako etena: IKT-en erabileran nahiko prestatuta ez dagoen norbait, ez da sarearen abantailez ahalbidetuko.

- Hizkuntzaren araberako etena: gaur egun interneteko hizkuntza nagusia ingelera da; beraz, hizkuntza hau menperatzea garrantzitsua izango da. Ez dugu ahaztu behar gure hizkuntza sarean nagusitzeko ahalegina ere egin beharko dugula.

- Adinaren araberako etena: gazteak helduek baino gehiago erabiltzen dituzte teknologia berriak, horrez gain, hainbat datuk erakusten dutenez, gazteak dira gehien erabiltzen dutenak.

- Generoaren araberako etena: emakumeek pairatzen duten marjinazioa islatuta ikusten da hauek teknologia berrietan daukaten esku hartzean. Aipatzekoa da, hainbat herrialdeetan gizonezkoen eta emakumezkoen artean dagoen eten digitala gero eta txikiagoa dela.

- Irakasle eta ikasleen arteko etena: artikuluan aipatzen duen moduan, kasu askotan ikasleak irakasleak baino hobeto menperatzen dituzte teknologia berriak. Arrazoi honengatik irakasle askok ez dute hauekin lan egin nahi, ikasleen aurrean lotsagarri sentituko diren beldur.

- Erabiltzailearen ezaugarri fisiko eta psikikoen araberako etena: eskoletan dauden teknologia berriak ez daude hezkuntza premia bereziak dituzten pertsonentzat prestatuak; beraz, erabiltzeko aukera gutxiago daukate.



- ZER PROPOSATZEN DU ESKOLAN EGITEKO, EDO ZEIN IZAN BEHARKO DA ESKOLAKO PAPERA?
Argi dago eten digitalari aurre egin behar diogula, eta horretarako, hainbat dira aldatu behar ditugun gauzak. Azpiegiturak ezinbestekoak dira edozein maila eta ezaugarriko pertsonek teknologia berriekin aritzeko aukera izateko. Eskolak leku egokiak dira honetarako, bertan azpiegitura nahikoa baldin badago, edozein delarik ikasleen maila soziala, hauekin aritzeko aukera izango baitute hauek. Baina ez dugu ahaztu behar, subjektuek hauen erabilera egokia eta probetxugarria egin dezaten, formakuntza eta alfabetizazio digitala jaso beharko dutela. Aipatzekoa da formakuntza hau ez dela mugatuko aspektu instrumentaletara; informazioa lokalizatzeko, ebaluatzeko, egituratzeko eta antolatzeko baizik. Dagoen arazoetariko bat honako hau da: irakasleen formakuntza falta. Beraz, irakasleen formakuntza ezinbestekoa izango da, haurrak ere IKT-en abantailez gozatu dezaten.

Enpresa eta hezkuntza munduaren lankidetza estuagoa izan behar da, hezkuntzan erabiliko diren teknologien sorkuntza, ezarpen eta ebaluaziorako.

Bukatzeko, aipatzekoa da, eten digitalen apurketaren kontzientzia sortu behar dela gizartean. Eten digitala informazioaren gizartearen bazterketa arrazoia da azken finean, baita marjinazio pertsonal eta sozialarena ere.



- ZER EGIN DEZAKEGU ESKOLAN?
Eskoletan gero eta handiagoa da IKT-en presentzia; baina ondo prestatuta ote daude irakasleak hauen erabileran? Nire ustez, irakasleek formakuntza bat jaso beharko lukete; era honetan, ikasleak alfabetizazio digitalean murgiltzeko eta hauen erabilera egoki bat egiteko.

IKT-ak gauzak ikasteko eta lan egiteko oso erakargarriak direlakoan nago; ikasleek gustuko baitituzte. Horregatik, hauetaz baliatuz irakaskuntza tradizionala aldatu dezakegu, eta era esanguratsuago batean ikasi.
Nik dakidanez, lehen hezkuntzan 4.mailatik aurrera ikasle bakoitzak ordenagailu txiki bat dauka. Era honetan, ikasle guztiek daukate aukera ordenagailu baten erabilera zein den ezagutzeko, internet munduan murgiltzeko…

Mundua aurrera doa, eta gero eta gehiago bizi gara IKT-en menpe; hauek gabe bizitzea posiblea izango litzateke? Beraz, gizartean dagoena eskolan ere egon beharko da ezta? Eskola gizartearen isla da azken finean…

No hay comentarios:

Publicar un comentario