ONGI ETORRI!

viernes, 15 de abril de 2011

GAITASUN DIGITALA

Hemen dituzue gaitasun digitalari buruzko bi bideo, zeinetan ikuspegi desberdinak ageri diren. Bietan alfabetizazioaren inguruko ideiak ematen dituzte, baina ideia horiek ezberdinak dira.

Egin klik hemen bigarren bideoa ikusteko.

Lehenengo bideoak teknologia digitalek hezkuntzan izan duten eraginez hitz egiten du. Lehen gauzak pentsatu eta imajinatzen ziren bitartean; gaur egun, ikusi egiten dira. Haurrek ez dute zertan imajinatu nolakoa den Ilargia, ikusteko aukera baitaukate. Adibide honen bidez, hezkuntzan eraldakuntza bat dagoela argi ikus dezakegu.
Bigarren bideoan ikuspegi kritiko batetik irakurketa eta idazketa digitalaren garrantziaz hitz egiten da. Sarean dagoena interpretatzea garrantzitsua dela aipatzen du, horretarako alfabetizazio digitala beharrezkoa izanik. Alfabetizazio hau ez da soilik herraminta digitalak erabiltzen jakitea; aztertzen jakitea, nahi eta behar duzun hori bilatzen jakitea, interpretatzen jakitea, sortzen duen pertsona hori analizatzea, komunikatzea jakitea eta abar baizik. Baina alfabetizazio digitalaz hitz egiten dugunean kontuan hartu behar ditugu hainbat faktore, pribazitatea adibidez; nork ditu datuak? Nork kontrolatzen du merkatua? Hau guztia merkatu bat baita; nahiz eta hezkuntzarako erabili nahi izan, norbaitek dirua irabazten du. Horrez gain, web 2.0ren erabiltzeko baldintzekin ere kontu handia eduki behar dugu, askotan gauza askori baietz ematen baitiogu zertan konprometitzen garen jakin gabe.
Teknologien atzean, hauen diseinu bat dago baita praktika batzuk ere, zeinen erantzukizuna guk dugun hauek erabiltzean. Ez dugu pentsatu behar gauzak debalde jasotzen ditugula, beti zerbait ematen baitugu zerbaiten truke.
Laburbilduz, sarea erabiltzean kritikoak izan behar gara, baita irakurtzean eta bilatzerakoan ere. Horrez gain, kultura digitalaren parte izan behar gara; ulertuz eta bertan parte hartuz; hau da, gauzak konpartituz. Hobetu, berreraiki eta ezagutzak bueltatu beharko ditugula ere aipatzekoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario